Gene-lengoaiari buruzko azpisorta honetan jorratu ditut hizkiak zeintzuk diren, hizki horiekin sortzen diren patroiak eta egiturak, nola interpretatzen diren eta eboluzioaren testuinguruan gertatzen dela dena. Bukatzeko lengoaia hori ulertzeko falta zaiguna irudikatzen saiatuko naiz.
Kontzeptu batean: Rossetta harri bat behar dugu. Hau da, gene-lengoaia ulertzen lagunduko gaituen lanabes bat aurkitu behar dugu. Rossetta harriak hieroglifikoak grekerara itzultzen lagundu zuen bezala; eta grekeratik gainontzeko hizkuntzetara itzultzea ahalbidetu zuen bezala. Rossetta harriaren aurretik hieroglifikoak hor zeuden, zerbait ulertzen zen baina ez zen guztiz ulertzen. Orain gene-lengoaiarekin gertatzen zaigun bezala. Ulertzen dugu baino ez dugu ulertzen. Zerbait behar dugu, zerbait asmatu behar dugu lau hizki horien sekuentziatik abiatuta zer esan nahi duten ulertzeko. Ez guztiz Gattaca-n gertatzen dena, baina norabide horretan, DNAk ze arraio esaten duen jakiteko.
Bai, gene-lengoaia murduskatzen dugu, baina ez gara trebetasunez moldatzen. Horrek eragiten du ikusten ditugun gauza asko behar bezala ez ulertzea. Bai, gene-aldaerak gaixotasunekin edo ezaugarriekin lotzen ditugu; batzuetan asmatzen dugu zer gertatzen ari den ulertzen, batez ere gene bakar batek eragiten duenean gaixotasuna edo ezaugarria. Baina konplexuagoak diren agertokietan, hainbat genek edo gene-osagaiek parte hartzen dutenean, eskuetatik joaten zaigu. Hori ulertzea da etorkizunean egin behar duguna.
Egia da garatu diren teknologiek eta horiek baimendu dizkiguten analisiek bultzada bat eman dutela. Egia da ere, ulertzeko hainbat geruza kontuan hartu behar ditugula eta dena uste genuena baino konplexuagoa dela. Gene-informazio asko sortzeko gai gara baina hori aztertzeko pixka bat erren gelditzen gara. Badaude ihes egiten dizkiguten gauza asko aurrean ditugula uste badugu ere. Hortaz, etorkizunean egin behar duguna ere da bide berriak bilatu gene-ikerketak burutzeko eta horietatik informazio baliagarria erauzteko.
Den-dena helmuga batekin: gene-lengoaia deszifratzea.
Laburtuz: ideia berriak behar ditugu, lanabes berriak asmatu behar ditugu, aurrean duguna ulertzeko. Zeren, bestela, erren gelditzen gara, kontzeptuak eta erabilerak galtzen ditugu, aurrean dugun hori bakarrik murduskatzen dugulako eta ez menderatu. Ez da lan makala aurretik duguna!
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa