Gaur, bigarren aldiz, pilula-sorta honi bukaera emango diot. Ez dakit hirugarren txanda bat etorriko den urte berriarekin, aurrerago berriro ekingo ote diodan formatu honi edo hemen bukatzen ote den. Edonola ere, pandemia honek uzten digun galderekin bukatu nahiko nuke. Oraindik ez dakigun horrekin, oraindik buruan bueltaka ditudan galdera horiekin. Doinua, beno, badakizue zein jarri.
Gabonetan ondo pasau, gutxi gastau, bueltak amari eta, batez ere, zaindu zaitezte. Maskara, garbitasuna, distantzia, aireztapena.
Esaidan, zein ugaztun da
hire gotorlekua?
Zein salto egin huen
sikiera hire bidaia jakiteko,
nola hedatu hintzen edo
beste ugaztun batzuetara
joan bakarrik, ala bisoietan bezala
joan-etorria egin huen,
aldatu eta zabalduz bisoian
aldatu eta zabalduz gizakira
berriro itzulita?
Zergatik zabaltzen haiz hain erraz
izan hemengo edota
hango parajetan?
Nola lortzen dun erraztasun hori?
Ba al daukan zerbait berezia
hire sekuentzian, ala gure ahuleziak
erabili ditun zabaltzeko gizakietan?
Neguan ere bai? Esistitzen al da
hire kutsadurak jarraitzeko modurik?
Esaidan, zein ehun da
hiru gotorlekua?
Ez al dun nahikoa arnas-aparatua
kaltetzearekin? Eta neuronekin?
Balizko txertoekin akordatzen
al haiz inoiz? Nola
ez ei garen hitaz gaixotuko,
nola hire zabalkuntza kontrolatuko ei dugun,
ala gure lepo barre egiten al habil?
Txertoaren ondoren, COVID-19 luzetik
babestuta egon al gara?
Ba al dago ezusterik? Iraunkorra
izango al da hire mehatxua
derrigorrez, ala COVID-19 akutuaz
eta luzeaz babestuta egon gara?
Nagusia edota gaixotasun
kronikorik ez duen jendeak,
zein unerarte mantenduko du
berarekin ez doalaren ilusioa?
Ala esan zaidan, egoera sozioekonomikoan
datzala sortzen dunan ezbeharra,
ba direla hire transmisioa errazten
duten baldintzak gizartean.
Hire mutazioak aztertzerakoan zertaz
ari gara, zehazki?
Zientzia izan da gure abantaila?
Edo soilik zortea izan dugu, sinpleki?
Kutsatzerakoan, gogoan izaten
al ditun agintarien erabakiak?
Asko al dira, asko al zarete
aurretik ditugun pandemiak?
Egunero kaletik ikusten dudan jende hau,
jabetu al da?
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)
125) Geneak geneen baitan
126) DNAren soinua
127) Itsasoko gutiziak hobetzen
128) Diseinu adimentsua
129) Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
130) Txertoa
131) Gene-arriskua (II)
132) Hiru dimentsiotako egitura
133) Sinbiosiaren gene-arrastoa