Gaurko eguna izan den modukoa izanik joku olinpikoei kasu handirik ez diet egin.
Taberna batean igeriketa ikusi dut, 400m estiloko frogaren lehen txanpa, pena Phelps ikusi ez izana errekorra lortu baitu, eta Samuel Sanchez-ek irabazi duela txirrindularitzan (orain errepikapena ikusten nabil) teletexto batean irakurri dot.
Halako telebista-ekitaldietan ikusten dudan lehen gauza infografia da. Ez dirudi azkenengo joku olinpikoetatik aldaketa handirik egon denik. Hainbat gabezi ikusi ditut baina dena ikusten jarraitzea da: La 1, La 2, Teledeporte eta Eurosport ditut kirola aukeratzeko.