Kafepintxo

Olinpikoki pasatzen: 3 eguna

Gaurkoan joku olinpikoei kasu handirik ez diet egin. Hainbat gauza artean, berandu esnatu naizelako, zineman egon naizelako eta arratsaldean errepikatu dituzten gauzak edo ikusita nituen edo ez zitzaizkidan gehiegi interesantzen. Hala ere hainbat kirol zatika ikusteko aukera izan dut: igeriketa, hockeya, piraguismoa, judoa, halterofila, saltuak, tenisa, arraunketa eta bela.
 
Gauza berakin jarraitzen dut: infografiak eman zezakeen baino informazio gutxiago ematen du. Egia da kirol batzuetan besteetan baino osatuagoa dagoela, baina eskasa iruditzen zait. Eta Phelps-ena sinesgaitza izaten jarraitzen du, batez ere gaurkoan 200m tximiletan egindakoa. Tipo honen jarraitzaile sutsua bilakatzen ari naiz.
 

Utzi erantzuna