Jardunaldi hau, nola esan, kuriosoa izan da. Azkenengo egunetako erritmoa jarraituz gutxi ikusi dut. Baina, gaur goizeko hiruretan esnatuta nengoenez, kola-kao eta magdalena batzuekin jardunaldiaren hasiera ikusteko prest nengoen. Eta gogoekin geratu naiz Beijing-en kriston euritza botatzen zebilelako. Gero, ordutegi normala jarraituz, hainbat gauzatxo ikusi ditut, baina egun batzutatik daukadan apatia horregaz.