Kafepintxo

Gabonetan, berriro ere, Quique

Kafe Antzokian Quique Gonzalezek emandako kontzertutik etorri berria naiz. Iaz egun honetan Arriagan izan zen, aurten Antzokian.
 

 
Espero bezala kristolako kontzertua. 2 ordu eta laurden inguru, bi bis barne. Jende hobeagoa egongo da jo dituen abestien zerrenda jartzeko.
 
Niri lehen abestietatik, P?aros mojados-ekin hasi da, gero Vidas cruzadas eta Caminando en c?culos, harrapatu egin nau. Palomas de la quinta-ren bertsioa izugarria iruditu zait, primerakoa. Hotel Los Angeles eta Caminos estrechos guztiz gozatu ditut. Lehen bisaren azkenengoa, Te lo dije, Chicktones-eko Mac-ekin egin dute (telonero bezala jardun dute) eta azkenengo bisa, Los conserjes de noche + salitre + la ciudad del viento, bukaera ezin hobea.
 

 
Antzoki osoa txaloka bukatu du kontzertua, kristolako txalo zaparrada jaso dute. Merezita gainera. Eta, ni, poz-pozik. Guztiz. Ea datorren urtean, berriro ere, 23an Quique ikusteko aukera dudan.
 

 
pd Olentzerok egin diezadaken oparirik onena da hau.
 

Utzi erantzuna