Txarkori hitz eman nion oporretatik bueltan depresioan ez jauzteko zer egin dudanari buruz idatziko nuela. Eta horretara nator.
Ezer baino lehen opor osteko estresa psikologoen ipuin bat dela deritzot. Orain hogeitamar urte jendea oporretatik itzultzen zen arazo barik, orain guztiak dira sindromeak. Etxekoandreak opor barik bizi dira eta inoiz ez dira kexatzen. Ez dugu ezer jasaten.
Mentalizatzearen kontu hori dago. Aurreko egunean zure buruari dena ondo joango dela esaten diozu. Eraginkortasunik? Ez dut uste.
Egia da lan motaren arabera ezberdina dela, zera, nire kasuan nik egin beharreko lana antolatu behar dut eta zer egin erabaki (epe mugak daude, baina nola heldu nire kontu); halako kasuetan zailagoa da lanean astea, gauza batzuk egitea ez duzu nahi eta besteak gutxiago, eta Interneteko konekzioa badaukazu, akabo! nabigatzen pasatzen duzu goiz erdia. Horregatik lan mekanikoa pendiente utzi nuen oporrak baino lehen, itzultzerakoan zeozer ez sakona egiteko. Eta minieginbehar bat bukatzen nuen bakoitzean, sari moduan, Interneteko zeozer begiratu. Bai, umetxoak bezala, “hau bukatzen dudanean pr0n-a begiratuko dut”.
Besteen aginduetara lan egin behar baduzu, zorionak. Marroia jan ezertan pentsatu barik. Eskerrak emaiozu enkargatu ergelari puteatzeagatik. Ez duzu estresean pentsatuko, bakarrik ze gustora geldituko zinatekeen jipoi bat emanez nazkagarri horri. Hemen be, zeozer bukatzerakoan sakelekoa (enkargatuarena bada, hobeto) hartu dezakezu eta linea erotiko batera deitu.
Larrua zuritzea. Ez dakit zeozertarako balio duen baina tentsioa askatzen du.
Baita ere aurreko egunean bainujantziarekin kalera irten zaitezke eta kristolako neumonia hartu. Baina agian ez duzu baja lortzen. Hiltzea agian bai.
Beste aukera bat dago: rollo ona eta lasaitasuna predikatzea. Irrifarre bat jarri eta gauza txarretaz paso egin, ez eragitea. Baina ez aurreikusitako ondorioak dakartza, beno, horretaz beste post batean arituko naiz.
Eta azkena, zure lankideak zure lagunak badira, eurekin egotea arrazoi nahiko ona da lanera joateko. Eta lagunak ez badira, pentsa ezazu diru (urri)an.
http://www.goear.com/listen.php?v=24b6581
Gracias señor. Eternamente agradecido 🙂
De nada 😉
Aunque van a servir bien de poco :p