Mezu hau “Denverren hilda zaudenean egin ditzazkezun gauzak” (Things to Do in Denver When You’re Dead, Fleder, 1996) filmearen izenburuaren homenez doa, portzierto, inoiz ikusi ez dudana.
Ez, ez da emoentzat zeozer, arratsalde-gau honen laburpen bat zeinetan hilda nagoen… nekeaz.
– Argindarra joan ostean desbarratu. XXI mendean argindar barik gelditzea kriston putada da.
– Frantzesera joan eta, horren nekatuta egonik, gauzak asmatzen joan. Eta klasean Manu Chao entzun. Bai, irakasleak jarri digu.
– Athletic tamalgarri bat jasan.
– Miren Azkarate maite zaitut entzun eta lurretik bukatu (euskaltubeko bideo/audioak jartzekoa egin behar dut)
– Mezu hau idatzi.
– Manolo Garcia-ren Mientras observo al afilador abestiarekin asko flipatu, abesti hau pillo gustatzen zait, niretzat kriston pasada da.
Manolo García, un crack allá donde los haiga…