Kafepintxo

Zikloiari bizirik irauten

Euskal Herriko paraje eder hauetatik zikloi leherkari bat (zelan gustoko ditugun leherkariak herrialde honetan) bisitan daukagu.
 
Oharrak, gomendioak eta denetarik esan dizkigute. Nik kideekin afari batekin jaso nuen zikloia. Bilbo aldean izan genuen eta, tira, zikloaren kontura adar jotze nahikoa izan genuen, botxoan haizea ez zelako gehiegi nabaritzen. Edo agian gure poztasunak zeozer nabaritzea ekiditen zuen.
 
5:15 aldera zikloiarena serio hartzen hasi ginen: Sabin Etxe parean geunden argia joan denean. Azcunak ez dio Iberdrolari ordaintzen. Dena ilun-iluna, BBVAko solairu bat eta El Corte Ingles-eko kartela izan ezik. Handik munipak pasa dira nonbaitera bidean. Argia itzuli, itzuli da, kostata baina etenekin. 6:10tan metroa hartu, Santutxu eta Basarrate geltokiak argi gutxirekin zeunden; lanzaderan txoferrak irratia jarrita zeukan, herrian 60 lagun etxetik atera izan behar dituzte, A8an zuhaitz bat jausita, BegoƱa aldean argindarrik gabe; N634ko semaforoak itzalirik; geltokitik etxera hainbat loreontzi lurrean apurtuta, zabor poltsak, adar/hosto ugari eta auskalo zer gehiago.
 
Etxean esan didatenez 1:00 aldetik zikloiaren eragina nabaritzen zen. Arduratuta zeuden.
 

 
Hala ere, gehien harritzen nauena ez da onik itzuli izana, guzti hau gogoratu izana baizik.
 

Utzi erantzuna