Beno, azkenean ez ditut nahi nituen gauza guztiak egin, baina, tira, urgenteenak egon, badaude.
Gainera, argazki bildumari argazki batzuk gehitu dizkiot, aste honetan zehar gehiago igoko ditut, hilabete honetan webgunean banda zabalera gutxi erabili delako eta, hortaz, azken aste honetan erabiliko dut.
Baita ere hobekuntza txiki batzuk egin dizkiot webguneari, lehendik zeuden gauza batzuk berhartuz eta beste batzuk ganoraz jarriz.
Datorkidan astea maldan gorakoa dirudi. Ez dakit holan izango den, datorren domekan kontatzen dizuet.
Eta Twitter-en Txarkori Lichis-i buruz aritu denez, bukatzeko, La Cabrako abesti bat, onenetarikoa.
http://www.goear.com/listen.php?v=2bba693
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.