Kafepintxo

Darwin urtea (II): Darwinen autobiografia

Egunotan Darwinen autobiografia irakurri dut. Arin irakurtzen den liburutxoa, ez soilik laburra delako, baita oso errez irakurtzen delako. Interesgarria oso.
 
Biologo eta genetikari moduan Darwinen teoria miresten dut. Dobzhansky-k esan zuen bezala, biologian ezerk ez dauka zentzurik ez bada eboluzioaren argipean. Liburu honegaz Charles ezagutu dut, kriston pertsona interesgarria. Bere umorea, gauzak ikusteko zituen modua eta bere izaerak txunditu nau.
 
Benetan, guztiz interesgarria.
 

Utzi erantzuna