Hasi aurretik, hau idazki inzendiario-nihilista bat da, ez duzu zertan irakurri behar.
Bere garaian honi buruz idatziko nuela esan neban eta orain dela pare bat egun, Txarko adiskidea irakurriz hau idatziko nuela idatzita utzi nuen. Eta honetara etorri naiz gaurkoan.
Onar dezagun, gizon heteroak, orokorrean, emakume bategatik edozer egiten dugun ezjakin-praka-jario batzuk gara. Bititik bi gurditxok baino gehiago tira egiten dute eta ergel bati arkatz bat baino gehiago alu bat gustatzen zaigu. Eta eurak badakite eta hortaz baliatzen dira. Eurengatik lokatzara makurtzeko eta umiltzeko gai gara. Beste modu batean egingo ez genituzkeen gauzak egiten ditugu, bueltan zeozer lortuko dugulakoan. Eta inoiz ez dugu erantzunik lortzen edo, lortzekotan, inoiz ez da guk itxarotakoa edo guk emandakoaren mailara heltzen.
Eta txarrena gure burua engainatu nahi dugunean dator, gure patetismoa handituz eta kaskarkeria mailarik handienera helduz: guzti honek merezi du edo hau azkeneko aldia dela esaten dugunean. Apurrekin nahikoa daukagunean edo ahaztuko dugula esaten dugunean. Ezin daiteke baxuago jeitsi. Sabina maisuak abesten duen bezala, ahazten 19 egun eta 500 gau behar ditugu.
Egia da guzti hau outsaider bat naizen heinean idazten dudala. Eta, bai, gorrototik. Emakume kontuetan sortea ez dut inoiz nire alde eduki. Hainbestetan adiskidetasuna den horma sendo horren aurka muturrekoa hartu dut emakumeekin dudan harremana hoztasunez hartzen dudala. Agian batazbestea baino azkarragoa izateak emakumeek nitaz duten pertzepzioan eragina izan du eta adiskidetasuna babes moduan erabiltzen dute, ezin baitute onartu manipulatu ezin dezaketen gizon bat. Parranda hasiko luketen tipoa baina ez bukatu.
Konponbiderik? Ez dago. Nire hoztasunagatik bada ere askotan nire burua begiratzen dut eta ze ostia egiten zabiltza demontrezko praka-jauzi hori? pentsatzen dut. Beno, parranda etiliko-onanstikoak gelditzen zaizkigu eta, raskak moduan, bilatzen jarraitzea. Sufrimendu guztia ahazaraziko digun norbait aurkituko dugu eta zintzotasunez tratatuko gaituena. Edo ez.
Interesantísima sarta de verdades, amigo. No puedo añadir nada más al respecto… (bueno sí, que a mí me gustaría poder decir que me rechazan porque soy más listo que ellas… xD)
Gracias, tío, te lo debía 😀
Bueno lo de más listo es algo que sospecho, pero no puedo demostrar. Igual es porque estoy gordo, quién sabe. Por buscarse una excusa hacen cualquier cosa “solo me importa el interior” y luego van a lo que van.