– Zer gertatu zaizu?
– Jesus, badakizu, bizitza.
– Bai, baina, lagun, guztiz desagertuta zaude.
– Behintzat hemen nago.
– Badakizu zertaz ari naizen: zure ziberpista jarraitzea zaildu duzu. Eta orain gutxi arte perexila zinen. Saltsa guztietan sartuta.
– Bai, yesus, ermitaur operazioa deitzen diot.
– Ey, men, ze izen bilatzen dituzun gauzak izendatzeko.
– Dagoena dago. Bere garaian messengerrera konektatzeari utzi nion, hautsa hartzen dabil ordutik. Twitter gero eta gutxiago erabiltzen dut, fotologa ezabatu neban eta iada ez ditut rss iturriak irakurtzen. Meneamen tontoarena egiten utzi diot eta askoz gutxiago sartzen naiz, utziko dut. Eta iruzkinak uzten ditudan lekuetan sartzeari utziko diot. Beno, sentimendu kontuegatik blogarikoa mantentzen dut. Ermitauak bezala, mendira noa bakarrik egotera.
– Ey, men, eman besarkada bat. Kriston tipoa zara, ezin gara banatu.
– Yesus, zeu onena zara. Baina lasai egon, hau nire etxea da eta mendira nirekin eramaten dut, hemendik egunero egoteko intentzioa baitut.
– Ey, men, biotekila&begimiopea non stop?
– Nazkatu arte.
– Eman beste besarkada bat.
– Onena zara.
Bakardadean entzuten dudan Quiqueren pentalogia.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.