Kafepintxo

Maiatzak 21 GREBA OROKORRA

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiruk greba orokorra deitu dute maiatzaren 21rako.
 

 

 
Dudarik ez daukat parte hartuko dudala. Honaino heldu gara eta ziria ez digutela gehiago sartuko esateko garaia da. Nazkatuta gaudela euren krisia ordaintzeaz.
 
Baita ere, egun horretan, webgunean greba egingo dut: ohiko edukiak, bisitak, greba jarraitzeko orri batera berbidaliko ditut, zeinetan grebari buruz kronika egingo dudan eta beste lekuetan (blog, twitter, egunkari, technorati, flickr, etab) aipatzen dena ere jarriz. Twitterren ikusi berri dut euskalblogosfera martxan jarri dela, eta hortik atera daitezkeen proposamenak ere, nola ez, jarraituko ditut. Eta egun horretararte, banner-a eta idazkiak greba orokorra azaltzen.
 
Eta pixnaka ere, burutazioak datorzkit: forfian kartelak jartzea, greba egunean bizkotxoak eta txokolatea banatzea,… ea gero zertan gelditzen den.
 

 
Interesgarria ere iruditzen zait mugimendu hau atzetik datozen dinamikekin, enpresa eta herrietako mugimenduekin uztartzea. Adibidez, Basaurin, giro nahiko nahasia dugu gure udaletxeak hartzen dabiltzan erabakiekin. Putzutik atera beharrean, gero eta sakonago gaude euren erabakiekin. Azkenengoa, Bilbondo handitzea, Basaurin 3000 lanpostu galtzea ekarriko duena eta guztira zonaldean 12000 Eta lehendik arazoak Pozokoko auzokideekin, herriko elkarte mordorekin, gaztetxearekin, etab luze bat. Guzti hau uztartzea interesgarria dela diot mobilizazio orokor, anitza eta jatorri ezberdinatakoa izan daitekeelako.
 

 
Azkenik, greba egitea argi ikusten ez duenari: edo langilegoarekin zaude edo patroiarekin. Hamen ez dago erdibiderik, aitzakiarik edo ezer ulertu behar. Edo zure eskubideengatik burrukatzen duzu edo traidore/aprobetxategi bat zara. Gero, ez kexatu zure egoeraz orain burrukatzeko aukera badaukazu. Eta “nire lekua beste batek har dezake” aitzakia edo “hipoteka bat ordaindu behar dut”, noiz arte egongo zara aberatsen menpe? Zure lana hain errez gal badezakezu, zeren beldur zara? Eta zure duintasuna? Guztiok batera agertu behar gara. Ez gara bildurtuta bizi den klase-ertaina. Langileak gara eta harro gaude. Gure borroka ez da behar ez ditugun mierdak lortzeko lan prekario eta tamalgarri bat mantentzea. Gure borroka gizarte duin eta bidezko bat lortzea da.
 

 
Borroka garaia da.
 

Utzi erantzuna