– Jesus, aurpegi txarra dakarzu, zer geratzen zaizu?
– Ez diezaizkidazu potroak gehiegi ikutu, gogorik ez daukat.
– Txo! Gaizki zaude. Hartu garagardo katxi bat eta lasaitu pixkat.
– Eskerrik asko, badirudi gauzak hobetzen hasi direla.
– Baina, Jesus, zer gertatu zaizu horrela egoteko?
– Ba… ez dakit. Ez nago ziur. Ez dakit nola azaldu.
– Saia zaitez.
– Ba gauza da gaurkoan nire ikasleekin afari bat eduki dudala. Eta azkenengoa izango dela uste dut.
– Zer ba?
– Kriston astun kuadrila direlako. Maisu hau, maisu beste hau, denari baietz esaten, ni goraipatzen… aspergarria. Ez naiz beraiegaz berriro ere afari batetara joango. Honakoa azkenengo afaria izan da.
– Yesus, lagun, lasaitu zaitez. Zure afari horiek baino lehenago poteoan joan gaitezke eta mozkor agertu zaitezke dena ez gogoratzeko.
– Ey, men, zorionez zu hemen zaude. Baina bihar horiek berriro ikusi beharra ere…
– Lasai. Biharko eguna hobeagoa izango da, seguru, yesus.
– Hori espero dut.
– Beste katxi bat?
– Beste bat!