– Jesus, gaurkoan atzokoan baino aurpegi txarragoa dakarzu, hori marka hori.
– Txantxak, gutxi.
– Lagun, lasai, badakizu hemen laguntzeko gaudela. Hartu garagardo katxi bat eta kontaidazu.
– Kriston gurutzea daramala gainean. Hau nirekin bukatuko du.
– Yesus, gurutze bat? Zer ba?
– Badakizu, men, lana besterik ez didatela ematen: konponduzazu hau, egin mirari bat hemendik eta kuadratu kontu hauek, bikoiztazu etekina diru berdinarekin… jasangaitza.
– Gogorra dirudi, lagun.
– Ez dakizu ondo. Eta badakizu zer den txarrena, men?
– Ez, yesus, ez.
– Gero ni naizela gurutziltzatzen dutena. Zeozer txarto atera eta noren errua da? Jesus-marroijalearena.
– Behintzat garagardoa daukagu.
– Eta patatak.
– Zer gehiago behar dugu zoriontsuak izateko, yesus?
– Ezer gehiago, men, ezer gehiago…
– Orduan, zergatik arduratu?
– Arrazoi duzu.
– Beste garagardo bat?
– Bai noski!