Bi egunetan txerri gripea ezertik lehen orrira etorri zaigu.
Ez dut ukatuko: arduratuta nago.
Mexikon hildakoen kopurua handia da (eta, dirudienez, benetako zifrak altuagoak ei dira baina agintariek ez dute esan nahi). EEBBtan bi egunetan aurreko 38 hilabetetan bezain beste kasu antzeman dira. Balizko kasuak Gurutzetararte heldu dira (espero dezagun ez konfirmatzea).
Arin doa. Oso arin. Urtero edozein gripek hil asko ekartzen baditu ere, honi zeozer ezberdin antzematen diot. Pandemia izatera hel daiteke? Agian. Inkubazio denbora kontutan hartuta, hegazkinez bidaien ohikotasuna eta transmisio bidea, ez litzateke zaila izango pandemia bat sortzea. Gainera, pandemiak ziklikoak dira eta beste bat pairatzea suerta dakiguke.
Egia da beste gaixotasun askok hildako gehiago sortzen dituztela. Baina kasu horietan arazoa politiko-ekonomikoa da. Kasu honek kriston osasun-arazo itxura dauka.
Lasaitasunez eta arduraz jarraituko beharko ditugu hurrengoko orduak pandemia, epidemia edo agerraldi bat den jakiteko.
0 Comments on “Txerri gripea eta pandemiak”
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.
Google Maps erabilita txerri gripearen kasuak jarraitzen dabiltza, morez kasu konfirmatuak eta larrosaz ustezkoak.
– – –
Usando Google Maps están siguiendo los casos de gripe porcina, en morado los casos confirmados y de rosa los sospechosos.
http://tinyurl.com/dze4dd
Joder Koldo… solo me faltaba que tú también me metieses el miedo en el cuerpo…