Atzokoan Meneamen matxinada bat egon zen Ban Day deitutako egunean. Zuzenean bizi nuen, parte hartu ere (ez dut nire erabiltzaile izena zein den esango baina nahiko erreza da asmatzea), baina ez naiz espresuki horretaz arituko. Gogoeta orokorrago bat egin nahiko nuke.
Web 2.0a edo soziala azken urteetan famatua egin den kontzeptua da. Horri buruz hitz egiteko guru eta jakintsu asko dago, nik erabiltzaile ikuspuntutik landuko dut.
Onar dezagun, erabiltzaileak, orokorrean, oso alperrak gara. Ez dugu etiketatu nahi, ez geolokalizatu, ez asko idatzi nahi. Gauza gutxi egin nahi ditugu, asko lortu eta orain. Eta nire lagunak ez badaude edo ez badut nahi dudana lortzen, hau kaka bat da.
Orain atzera egin dezagun, 2.0 aurreko garaietara. Foro, chat edo bisita-liburutan funtzionamendua berdina zen: berria bazinen, zeuden dinamiketara moldatu behar zinen, bestela, ez zinen onartua izango. Ez bazenuen hari hori jarraitzen, kanpoan gelditzen zinen. Eta dena webmasterraren eskuetan zegoen. Ez bazinen beraren edo bere lagunen gustokoa, kanpoan zeunden.
2.0an ere. Horren argi.
Eta hori da bere gezurra, ez dutela ezer aldatu. Estalkia aldatu dute baina barrukoa berbera izaten jarraitzen du. Agian politagoa da, aukera gehiago ematen dituzte baina, funtsean, ez da ezer aldatu. Jabearen eskatergorisa da eta darama.
Hala ere 1.0, 2.0 eta etorri daitezkeenek arazo handi bat dute: tamainua edo komunitatea. Erabiltzaile aktiboak lortzea zaila da. Eurak dira azkenean edukia sortzen/lortzen dutenak. Esan bezala erabiltzaileak orokorrean alperrak gara eta webguneek (edozein motatakoek) bisitariak behar dituzte. Eta bisitak lortzeko edukiak (interesgarriak?) behar dira. Baina pertsona batek edo gutxi batzuk ezin dute lan guzti hori egin… komunitate bat behar dute.
2.0an izan duten ideia ona, komunitate bat lortzeko eta, horrela, bisitak, edonor komunitatearen parte izan daitekeela sinestaraztea izan da. Demokrazia 2.0. Bozka positiboak. Partekatzea. Dena kea. Guztia lehen bezala da, ez bazeuden zure lagunak, ezer. Ez bazinen taldetxo batean sartzen, ezer. Noizbehinka norbait interesgarriagaz topatzeko aukera zenon (Kaixo Txarko!), baina, orokorrean, dena nahiko antzua zen. 2.0an ere.
Egia esan ez da lehen aldia 2.0agaz nire sinismen eza erakusten dudana Agian inbidia da. Mundu guztia pozik dagoelako baina nik oraindik ez diodalako puntua aurkitu.
Argi daukat: 2.0a ez da niretzat, nik 0.1an jarraituko dut.