A griperaren inguruan sortu diren horrenbeste gezur, konspiranoia eta alarmismok, datuak lasaitasunez hartzera eta nire kontuak egitera eraman ninduten.
Azken egunotan entzun dudan ideiarik damagogikoena urtero gripeak jende asko hiltzen duela da (eta beste gaixotasun batzuk gehiago, baina horretan beste batean sartuko naiz). Hori dela eta ikertzen hasi nintzen.
Munduko Osasun Erakundearen arabera urtero, gizateriaren %5-%15 artean gripea hartzen du. 6.600.000.000 pertsona baldin bagara, horrek urtero 330.000.000 eta 990.000.000 pertsona artean gripea hartzen dugula esan nahi du. Gripez urtero 500.000 pertsona hiltzen badira, hilkortasun tasa %0,151-%0,051 artean egongo litzateke.
A gripea modan dagoenetik Munduko Osasun Erakundeak emandako datu konfirmatuetan oinarrituz nire kalkuluak hauek dira:
Apirilak 27: 66 kasu, 7 hildako (%10,61 tasa)
Apirilak 28: 105 kasu, 7 hildako (%6,66 tasa)
Apirilak 29: 148 kasu, 8 hildako (%5,41 tasa)
Apirilak 30: 257 kasu, 8 hildako (%3,11 tasa)
Maiatzak 1 (06:00 GMT) : 331 kasu, 10 hildako (%3,02 tasa)
Maiatzak 1 (23:30 GMT) : 367 kasu, 10 hildako (%2,73 tasa)
Maiatzak 2 (06:00 GMT) : 615 kasu, 16 hildako (%2,60 tasa)
Maiatzak 2 (18:00 GMT+1) : 658 kasu, 16 hildako (%2,43 tasa)
Maiatzak 3 (06:00 GMT) : 787 kasu, 20 hildako (%2,54 tasa)
Maiatzak 3 (16:00 GMT) : 898 kasu, 20 hildako (%2,23 tasa)
Datu hauetan hiru gauza argi ikusi daitezke:
1) hildako kopurua saltoka doala. Dirudienez aurreko egunetan hilda zeuden iada baina zenbatzeko momenturarte ez zutela jatorria konfirmatu.
2) hilkortasun-tasa gero eta txikiagoa dela, gaixo kopurua handitzen den proportzioan ez direla hildakoak handitzen.
3) hasierako beldurrak oinarria izan bazuela, hildako tasa oso handia baitzen.
Denborarekin gauzak berera doazela, gripe arrunt baten hilkortasun tasara hurbilduz. Gauzak ondo egin dira baina informazioa transmititu behar zutenek alarmismora jolastu dute.
Hurrengo egunetan nire kontuekin jarraituko dut, eta gripe honen inguruan egon diren beste gauza batzuei buruz idazten.