24 ordu eskas falta dira.
24 ordu nerbioak eta ilusioak metatzen joateko.
Oraindik ez daukat oso argi partidua ikusiko gai izango naizen. Hau gehiegi da.
Deustotik itzultzen metroan San Mamesen kamisetekin jantzita eta banderekin eta poltsekin zihoazen hainbat pertsona jeitsi dira. Valentziara doazen pribilegiatuak. Metroan gelditu garenok inbidia eta itxaropen artean begiratzen gelditu gara.
Autobusak animatzen, baten bat bandera aurrekaldean itsatsita eta guzti. Guztiok kaletik etxeetara, balkoietara begira gelditzen gara. Ez da beste ezertaz hitzegiten.
Jakin badakit ez dugula irabaziko. Baina ez dut ilusioa galdu. Finalera heltzea oso handia da. Hemendik aurrera, saria.
Athletic bihotzean. Beti zurekin.
http://www.goear.com/listen/aed13fe/Himno-a-piano-del-Athletic-Athletic-Club-Bilbao