Gaur pozik nago. Atzo Athletic-ek irabazi zuen. Taldeak ez, baina klubak bai, Athletic taldea baino zeozer gehiago da, bere zaleak gara. Eta soberan irabazi genuen.
Bartzelonak kopa jasotzen eta bakarrik “Athletic” entzuten zen, “Athletic, beti zurekin” abesten zen. Azkenean megafonian Bartzelonako ereserkia jarri izan behar zuten Athletic-en oihua ez entzuteko. Valentziara joan zen jendea, Billbon eta Bizkaian gelditu ginenok. Bilbon gau osoan ospatzen pasa dute, lehenak ordubiak aldera etxeratzen joan ziren.
Gaur aeroportuan heroiak bezala jasoko dituzte. Bihar Bilbotik egingo duten paseotxoa jende gainezka egongo da. Ziur Bartzelonak ez duela halako ospakizunik edukiko.
Ez dute irabazterik merezi. Gola sartzerakoan gure zaleei egindakoa ez dauka aitzakiarik, Etoo-k barkamenta eskatu baldin bazuen ere, lekuz kanpo zegoen. Bartzelonan istiluak egon ziren. Gure zaleak eurenak baina hobeto entzuten ziren. Ez. Ez zuten irabazterik merezi. Onartu behar dut Etook asko harritu ninduela bere taldekideak Athletic-en zaleei eskerrak ematera behartu zienean eta Puyolekin batera ikurriƱa ta guzti agertu zirenean. Baina orokorrean, oso eskas ibili ziren.
Izorratzen didana zera da, hasieratik Bartzelonak gainetik pasa baligu, ba, lasai, hori zen espero genuena, mundo talderik onena da eta gu hamaika herritar. Baina aurreratzea, Toquero Lehendakarik, futboleko langile horrek, gola sartzea, eragin zidan poza, itxaropena, deskibaezinak dira. Baina gero egin zutena, modu horretan burrukatzeari uztea, coitus interruptus bat izan zen.
Hala ere txapeldunak gara. Partidua gutxienekoa da, beste guztian gainetik pasa gara. Eta horrek ez digu inortxok kenduko. Bihararte txurigorriz jantzita jarraituko du webguneak, gure heroiak jaso arte. Club honek merezi du. Horregatik Athletic-ekoak izateaz harro gaude.
Baita ere, partiduaz aparte, gauza larri bat hona ekarri nahiko nuke. Dirudienez estatua bere politika demokratizatzailea estatu osora zabaldu du eta Iniciativa Internacionalista inpugantzeko eskatu du
Nire bila etorri zirenean ez zen inor gelditzen.