Kafepintxo

Fairytale

Norbegiak irabazi zuen Eurovision. Merezita gainera. Finaleko 25 abestien artean onena izan zen duda barik. Herrialde guztiek abesti hori bozkatu zuten, eta horrek dena argi uzten du.
 

 
Nire Maltak paper nahiko kaxkarra egin zuen. Abestia ez zen txarra izan, baina, tira, datorren urtean izango da. Beti egongo naiz Maltaren alde.
 

 
Uste dot Espainiak (nire diruagaz ordainduta dagoenez hortaz aritu behar) paper nahiko ona egin zuela, azkenaurreko bukatu zuela. Normala. Iaz chiqui-chiquiagaz askoz hobeto egin zuten. Ez dute aitortu nahi Espainiako musika komertzialak ez duela Europan ohiartzunik, eta onartu artean, txarto egiten jarraituko dute.
 

 
Asko harritzen dira niri eurovision gustatzeaz. Kasparen eta kutrearen festibala ei da. Izango da, baina nik ez dot horrela ikusten. Europako beste herrialdeetako musika komertziala ezagutzeko aukera ematen du. Badakit ez dela oso purista, baina, tira, dena ez da izango Tiroleko musika folk-a, Eskandinabiako Heavya eta Frantziako kantautoreak.
 

 
Adibidez Portugal nahiko ona iruditu zitzaidan.
 

 
Datorren urterarte.
 

0 Comments on “Fairytale

Utzi erantzuna