Kafepintxo

Greba Orokorraren atarian

Greba Orokorra hasteko ordu bat pasatxo falta dela, grebari buruzko gogoeta txiki bat egin gura nuke. Nire inguruan greba girorik ez dago. Bai lantokian zein autobus/metroan nindoala jendeak lanera joan behar duela entzun dut, piketeen eragina salbu.
 
Norbera bere ekintzen erantzule da. Eta norberak, barnetik, greba batean parte hartu ala ez erabaki. Baina, baita ere, erabaki horrekin koherentea izan. Ez da posible bihar grebarik ez egitea eta gero lan baldintza kaxkarretaz kexatzea, edo gure diruarekin krisia ordaintzen dutela esateaz. Bihar gure eskubideen aldeko eguna da, borrokatzeko eguna, baina parte hartzen ez duenak, bere eskubideen alde burrukatzen dionari traba egiten dionak, gero kexatzeko edo eskuak burura eramateko zilegitasunik ez dauka.
 
Gainera, hamen, Bizkaian, hipokrisia pairatu behar dugu. Pasaden astean jende asko ez zen lantokira joan kriston atxurra/ajea zeukalako eta ez zuen dudan jarri lantokira ez joatea. Baina, bihar, ufa, tentu handiz asko dabiltza. Badirudi futbol talde batek ez egindakoa ospatzea norberaren eskubideen alde borrokatzea baino garrantzitsuagoa dela.
 
Penaz diot, baina ez dut uste biharkoan arrakasta handirik egongo denik. Jendea, orokorrean, ez da bakarrik salduta dagoela, iada garaituta dago. Langileak garela onartzea kostatzen zaigu. “Klase-erdia” berba asmatu zen langile kontzientzia puskatzeko, eta, hara, lortu dute.
 
Hala ere, besteek egiten dutena, niri bost. Nik greba egingo dut, nire (gure) eskubideak oso garrantzitsuak dira. Baina gure burrukaz eskirolak eta salduak be irabaztea, geu zangotrabatzen, ez zait batere gustatzen.
 

 
Bihar elkar irakurri dugu greba nola doan kontatzen.
 

 
Greba on!
 

Utzi erantzuna