Uda ondo hasteko, samertaim bertsioaren barruan, eta eguraldia laguntzeko, nire neurona urtuetatik bizitzari buruzko gogoetak botako ditut. Tira, edozein egoblogen antzera.
Eta ondo hasteko itxurari, fisikoari, buruz arituko naiz.
Udarekin konplexu guztiak ateratzen dira. Guru burua bainujantzian ikusten dugu eta gorrotatzen gara. Gainera, hondartzara (itsasoa gertu dugunok, besteok izorra zaitezte) edo igeritokira bazoaz zure inguruan soilik kriston gorputzak ikusten dituzu. Beno, atsoak kenduta, baina beste guztiak edo berotzen zaituzte edo deprimitzen zaituzte. Ez dago irtenbiderik. Eta txarrena da gorputz eskultural horiek “bikini operazioa” edo lodi daudelaz kexatzen direnena. Zuzenean liposukzio bat egin behar duzu zeinetatik erregimendu baterako xaboia atera daitekeen. Gainera telebistan, bai iragarkietan zein udako telesailetan irudi hori azpimarratzen dute.
Eta zer ikasi dugu guzti honetatik? Pikutara joan daitezela. Behitu, ni lodi nago eta pozik. Eta arrazoia argia da: jatea gustoko dudalako. Nire gorputzari merezi duena sartzen diot: kriston janari goxoak. Eta, hortaz, guzti honek niri bost. Ez dut udako saria irabaziko, ez dut neska puska eramango eta atzeratu baterentzat irri arrazoia izan naiteke. Baina jandakoa ken diezadatela.
Gainera, serial hau laguntzeko, udako abestiak jarriko ditut. Festa guztietan arrakasta duen tipo potoloa.