Kafepintxo

Filosofia urtua (II)

Uda giro bikain honetan jarraitzeko akatsei buruz arituko naiz.
 
Bakoitzak oker egoteko eskubidea du. Norbaitek hanka sartuko duela jakinda ere ez dut uste esan behar zaionik: hanka sartu behar du eta esperientzia horretatik ikasi. Egoerak bizi behar dira zergatik hanka sartzeak diren ulertzeko.
 
Behin erratuta eta onartuta horrela izan dela laguntzea beharrezkoa badela deritzot. Akats hori zuzentzeko laguntza eskatzen baldin badidate ematen dut. Hori bai, bi gauza ezberdintzen ditut: akatsa zuzendu eta akatsaren ondorioak zuzendu. Bigarrena eskatzen baldin badidate, sortarazi duen arazoa konpondu barik (edo konpontzeko intentzio barik), nitaz ahaz daitezke. Ezin daiteke akatsari eutsi eta, gero, ondorioak besteek konpontzea nahi. Behin eta berriro.
 

 
Udako abestiekin jarraituz, gaurkoan Bisbal-en bat (eta nahikoa uda guztirako)
 
http://www.goear.com/listen/bbb4540/Mienteme-Elena-Gadel-y-Bisbal
 

Utzi erantzuna