Kazola batean olio pixkat bategaz berakatz buru pare bat berotu. Kolore pixkat hartzen dutenean irina gehitu, haga batekin mugitu eta joan ura pixkanaka gehitzen. Hagarekin jarraitu mugitzen eta saltsa loditxo gelditzen bada ur gehiago gehitu saltsa fin baina ez oso urduna lortu harte. Perexila eta gatza gehitu, sua jeitsi eta denbora pixkatean hagarekin mugitu. Berakatzak kendu.
Behin saltsa prest dagoela gulak gehitu eta egurrezko goilara batekin mugitu. Gulak bereala egosten dira, beraz, ez da denbora asko eduki behar.
Zainzuri eta laurdenetan moztutako arrautz egosi bategaz aurkeztu.
On egin.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.