Bokata hau ideiarik gabe nengoen momentu batean egin nuen. Alde batetik laminatan zatitutako patata txiki bat frijitu nuen eta bestetik hanburgesa tipularekin (niri tipula erreta gustatzen zait). Patatak frijitzeko erabili nuen zartaginean pikilo piper batzuk berotu nituen.
Ogia moztu nuen eta, ogiaren behekaldeko zatiaren gainean, patatak jarri nituen, gainean tipula, pikilo piperrak, sandwich-erako pare bat gazta xerra eta, guztiaren gainean, hanburgesa. Bokata itxi nuen eta prest eskuak eta ahoa zikintzeko.
On egin.