Aurreko bi egunetan makailao apurturi gatza kentzen diot ura duen ontzi batean sartuz eta hainbat alditan ura aldatzen diot. Horrela sukaldatu nahi dudanean gatzik gabe gelditzen zait.
Tipula eta piper berdea zati txikitan mozten ditut eta olio beroa duen kazola zabal batean jartzen dut. Kolorea hartu dutenean makailao apurtua gehitzen diot. Pare bat buelta eman, makailaoa egin harte (bere ura ateratzen du) eta orduan tomatea (tetabrick-ekoa ondo doakio) eta pikiloko piper gorriak tiratan banatuta gehitzen diot. Bukaeran piper txorizero pixkat gehitzen diot eta sua minimoan jarri dena ondo nahastu arte.
On egin.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.