Kafepintxo

Filosofia urtua (V)

Aste honetan atzeratuta nabil. Eta ondo datorkit gogoei eta jarraipenari buruz idazteko.
 
Hamen gauzak gogoak ditudanean egiten ditut. Jarraipen bat eman nahi diet, baina, batzuetan zaila da. Zergatik gogoko ditugun gauzak egiteko hainbateste arazo ditugu? Ba, beno, gustoko ez ditugun gauzek denbora eta gogo gehiegi kentzen dizkigutelako? Eztakit. Auskalo.
 
Suposatzen dut nornork hau irakurri eta erantzungo balu serioago hartuko nukeela, baina hau ez dut irakurtzeko egiten, beraz, bi eguneko atzerapena eramateak ez du bestelako garrantzirik. Asteburuan errekuperatuko dut.
 
Baina, zer egin egin ezin dezakezun hori garrantzitsua denean edo itxaron ezin dezakenean? Orduan bai komeriak.
 

 
Paradisu zineman (Joxe Ripiau)
 
http://www.goear.com/listen/dcaa52b/paradisu-zineman-joxe-ripiau
 

Utzi erantzuna