Sukaldean

Marmitako

marmitako
 
Tipula eta piper berdea zati txikitan banatzen dut eta olio beroa duen kazola batean jartzen ditut. Kolorea hartzen dutenean patata zatiak gehitzen dizkiot, patata zatiak moztuz baino, apurtuz egiten ditut. Pare bat buelta eman ostean ura gehitzen dut, txorizo piperra eta gatzarekin batera. Patatak egosten uzten ditut ura dutela zainduz eta, behin egosita daudela, hegaluzea gehitzen diot. Hegaluzea berehala egiten da eta sua minimora jeisten dut dena batzeko.
 

 
On egin.
 

Utzi erantzuna