Erredakzioak azaldu bezala Edonola+Beste Orrialdeari buelta emango dizkiot. Gaurko gogoeta bi galderen inguruan egingo dut: zergatik aldaketak? atzera egiteko aukera dago?
Aldeketak egitea beharrezkoa da. Batez ere gauzak ondo ez doazenean. Kriston intentzio ona eduki dezakezu eta dena pikutara joatea. Egia da, oro har, kostata egiten direla aldaketak eta halako indar berezi bat behar dela. Nahiago izaten dugula gauzak bere horretan jarraitzea ea hobetzen diren. Baina, gauzak, bakarrik, ez dira konpontzen.
Ez, ez dago bueltarik. Zabaltzen saiatu naiz eta ez da ondo atera. Berriro ere nirera eta oinarrietara itzultzen naiz. Jatorria argi daukat, urruntzen naizenean hamen gauzak ez doaz ondo eta itzultzen naizenean primeran. Beraz, ez dago dudarik: kriston aldaketak datoz eta, sentitzen dut gainontzekoengatik, baina hau, inoiz baino gehiago, nire irudimenaren erreinua izango da.