Kafepintxo

A gripea: lasai gaitezen

Azken egunetan A gripeari buruzko berri asko agertu dira. Eta gehienak katastrofea eta horiaren artean.
 

 
Munduko Osasun Erakundearen arabera, uztailaren 31ko errekontuan, ofizialki 162380 kasu eta 1154 hildako daudela dio . Honek %0,71-ko hilkortasun tasa ematen digu. Gripe arruntak, egin nituen kalkulu batzuen arabera, %0,151-%0,051 arteko tasa du. Egia da A gripeak gripe arruntak baino hilkortasun tasa handiagoa duela dirudiela. Baina bi gauza kontutan hartu behar dira: lehena, A gripearen kasu kopurua azpiestima bat dela (Munduko Osasun Erakundeak berak esanda) eta, bigarrena, A gripearen eraginez hildako pertsona kopurua gripe arruntarena baino zehatzagoa dela, dagoen presioa dela eta hobeto egokitzen da heriotzaren jatorria.
 
Datuak eskuan hartuta, horrenbeste arduratzekoa da? Ez. Argi eta garbi.
 
Bakunazioarena eta botikak hartzearena gehiegizkoa iruditzen zait. Mamu baten aurreko balizko defentsa arrazoitik baino histeriatik datorrela dirudi. Gainera, gaurkoan jakin denez, bakuna aurreratu nahi dute eta, hor nonbait, segurtasun eta fiagarritasun arazoak sor daitezke.
 
Korrika, presaka eta zentzugabe egiten diren gauzek ez dute bukaera onik. Argitaratutako iritziaren eta iritzi publikoaren arabera hartutako erabakiek ez dute bukaera onik.
 
Agian, hamen, benetako arazoa bilakatuko dana ez da A gripearen birusa. Beste mota bateko birusak baizik, histeria, merkantilismoa, interes ekonomikoak eta politikoak,…
 

Utzi erantzuna