Kafepintxo

Up

Pixar-en azken lanak, Up-ek, kriston sentzazio ona utzi dit. Wall-E ostean ez nuen uste ezer hobeagorik egin zezaketen. Baina, berriro ere, lortu dute, filme hobeago bat egin dute.
 
Filmeak denetarik dauka gidoi bikain batean oinarrituta. Ordenagailuz egindako pertsonaia hauek benetako aktoreak baino hobeto emozioak adirazten dituzte.
 
Eta, behin baino gehiagotan malkoak isuri nituela onartu beharra daukat.
 
Pertsona zahar bat protagonista moduan jartzeak kriston meritua dauka. Gainera, erreferentzia asko egiten dira antzineko zinemari eta gaur egungo giza erlazioi. Pentsarazi egiten duena, bai bizitzari buruz zein ametsei buruz.
 
Kriston filmea. Borobila. Maisu lana.
 

 

Utzi erantzuna