Kafepintxo

Filosofia urtua (VII)

Uda bukatzear dago eta beroaren erruz egindako gogoeta hauei atal gutxi batzuk falta zaizkie.
 
Ikusi duzuenez, kriston atake paranoiko batean webgunean hainbat gauza aldatu ditut. Baina garrantzitsuena nire sukaldeari ematen diodan garrantzia, Chez-K atala hor begibistan jarrita.
 
Ez dakit besteei nire sukaldea gustatzen zaien. Ezta inporta ere. Nik niretzat sukaldatzen dut. Sukaldatzea eta jatea oso gogoko ditut, nire bizioetako bat. Bakarrik nire tripatzarra eta nire mitxelinak ikusi behar dira hori frogatzeko.
 
Ulertzen ez dudana sukalde/jate demoniazio hori da. Udan dietak, erregimenak, osasuntsu jan eta mierda horiek edonon aurki daitezke. Ez daukate putaiderarik: goxo badago osasunarentzat (bai gorputzarentzat zein arimarentzat) ona delako da, bestela desatsegina izango litzateke. Eta gainontzekoak, txorradak.
 

 
On egin.
 

Utzi erantzuna