Sukaldean

Hegaluzea saltsa berdean

hegaluzea_saltsa_berdean
 
Olio beroa duen kazola batean baratxuriak jartzen ditut kolore pixkat hartzen duten arte. Orduan irina botatzen dut, haga batekin mugitzen dut olioarekin ondo nahastu arte. Behin nahastuta ura botatzen diot eta hagarekin mugitzen dut saltsa nahiko urtsua lortu harte. Irekiten dagoela patatak jartzen ditut, eta gatza eta perexila gehitu, sua pixkat jeitsiz. Patatak egosten uzten ditut, behetik erre edo itsatsi ez daiten zainduz, bigun dauden arte. Orduan hegaluze zatiak gehitzen dizkiot eta hegaluzea eginda dagoen arte suan uzten dut.
 

 
On egin.
 

Utzi erantzuna