Kafepintxo

Jesus eta jaia

– Jesus, ondo al zaude? Egun batzuk direla ez zintudala ikusten!
 
– Ey, men, ez, ez nago ondo.
 
– Normala, iada mozkortuta zaude eta oraindik goiz da!
 
– Horregatik, men, horregatik: aste osoa mozkortuta daramat.
 
– Baina, txo, zeozer lo egingo zenuen! Hor ez zinen mozkortuta egongo!
 
– Ez dakit lorik egin dudan. Edo norekin. Lo egin badut ametsetan edaten jarraitzen nuen.
 
– Yesus, zure erritmoa hartzen hasi naizela uste dut.
 
– Tarte batean ez duzu aste batekoa harrapatuko
 
– Ez ezazu aposturik egin.
 
– Ez zara gai izango.
 
– Hori esan zenien erromatarrei eta begira nola bukatu zenuen.
 
– Jake mate.
 

Utzi erantzuna