Kafepintxo

Ostiral kulturalak

Udazkenarekin batera eguraldia kaxkartzen da. Krisi garaian daude eta, gainera a gripea hartzen baldin baduzu, asteburua etxean pasatu beharko duzu. Post sorta honekin, nire gustuetatik abiatuta, asteburan etxetik irten barik egiteko gauzak gomendatuko ditut (beno, aste osora hedatu daitezkenak eta etxea ez den lekuetan ere egin daitezkenak). Astero lau gomendio egingo ditut, nahi duenak jarraitzeko: liburu bat, filme bat, serie bat eta diska bat. Ongi etorriak ostiral kulturalen lehen gomendiotara.
 

 
Liburua: Momo (Michael Ende, 1973)
 
Liburu klasiko bat. Ikaragarria eta ahaztezina. Mundua beste era batera ikusteko baliagarria dena, orain gizon grisek denbora lapurtu digutela. Irudimen eta fantasiaren aldeko manifestua, gure mundu ordenatu honekin apurtzen duena.
 
info+:
 

 
Filmea: A Night at the Opera (Marx Anaiak, 1935)
 
Ez dut azalpen handirik eman behar klasiko honi buruz. Zinemako bi eszena goren hamen aurki ditzakegu: jendea sartu baina irtetzen ez zen kamarotearena eta lehen zatiaren zati kontratatzailea. Gustora parre egiten den eta buruan sartzen zaizun filme horietakoa. Zentzugabekoa eta lotsagabea.
 
info+:
 

 
Seriea: Eureka.
 
2006. urtean hasi zen eta pasaden astean 3. denboraldiaren 2. zatia bukatu zen. Hurrengo denboraldia datorren udaberrian hasiko ei da. Zientzia fikziozko serie honekin kriston afizioa daukat. Egia da kapitulu guztien egitura antzekoa dela: esperimentu harraro batek ez itxarotako emaitzak ditu, protagonistek konpontzeko hil ala biziko plan bat bururatzen zaie eta Carter sheriff-ak marroia jaten du. Hala ere niretzat beti da ezberdin. Ea zein den liada berria. Eta, batez ere, Carter sheriffak jartzen duen behi-trena-pasatzen aurpegia ingurututa dagoen genio guztiak hitzegiten hasten direnean eta berari zeozer azaltzen saiatzen direnean. Agian aurpegi hori nire inguruan dauden guztiak jartzen dutelako nire lana azaltzen saiatzen naizenean.
 
info+:
 

 
Diska: Made in Euskal Herria (Esne Beltza, 2008).
 
Diska iazkoa bada ere orain dela aste batzuk arte ez nintzen entzuten hasi. Kristolakoa. Aldarrikapena eta festa. Kriston abestiak daude, Bozgailuetatik (Euskal Presoei buruzkoa, orain errepresioa modan dagoela) eta Hiru ta lau (zazpiak bati erreferentzia eginez) adibidez. Sherezadzren melodia buruan sartu eta ez da ateratzen. Cautivo-n bertsio ikaragarria (hiltzen hiltzea legea da) lema erreboluzionarioen berrikuspena eginez. Mi güey Ferminen laguntzarekin. Baina niri Estoiaki da gehien gustatzen zaidana, italiarako estrofa ta guzti.
 
info+:
 
http://www.goear.com/listen/84c4dc0/estoiaki-esne-beltza
 

Utzi erantzuna