Sukaldean

Untzi gisatua

untzi_gisatua_0
 
Untzia egiteko pretsio-eltzea erabili ohi dut. Bertan, behin olioa bero dagoela tipula, piper berde, piper gorri, tomate heldu, azenario eta perritxiko (latakoak edo naturalak) zatituak jartzen ditut eta sueztitzen ditut. Barazkiak behin sueztituta daudela untzi zati garbiak jartzen ditut, bero pixkat hartzea uzten dut, ura gehitu eta gatza bota. Pretsio-eltzea itxi eta ordu erdiz daukat.
 
Nahi izanez gero, behin untzia eginda dagoela, arroza gehitu daiteke (pretsio-eltzean zazpi bat mintuz), untzia arrozagaz egiteko.
 

Utzi erantzuna