Presio-lapiko batean ordu erdiz otarrainxka eskukada, lebatz-hezur eta isats, lebatz-xerra edo zapo-isats, pare bat tomate heldu, tipula pare bat, piper berde pare bat, azenario pare bat eta porru bat egosten jartzen ditut.
Behin dena egosita, txirla eskukada bat sukaldatzen dut salda pixkategaz. Txirlak oskoletik ataratzen dut, zopari gehitzen dizkiot eta txirlak sukaldatzeko erabili dudan salda. Barazkiak pasatzen ditut, arraina papurtzen dut, otarrainxkari azala kendu eta dena zopara. Gatz pixkat eta listo.
Esaten egiten baino errazagoa. Ziur.