Kafepintxo

Ostiral kulturalak (IV)

Ostiralero bezala, asteko gomendioak:
 

 
Liburua: La Sombra del viento (Zafón, 2001)
 
Erraz irakurtzen den liburu horietarikoa. Interesgarria, ezaguna egiten zaizun hiri batean gertatzeak dena errezten du. Gainera istorioa bera, pultsoa eta ritmoa, oso ondo gauzatuak daude. Erraz engantxatu eta bukaerararte heldu nahi duzun liburua.
 

 
Filmea: Miller’s Crossing (Coen anaiak, 1990)
 
Coen anaiek 90. hamarkadan egindako filmeetatik asko gustatzen zaidan hirugarrena. Berez mafia inguruan eginda dago, baina beraiek filmeei ematen dieten ikutu beltz eta surrealista horregaz. Joko-kluba ametraiatzen dutenean, alkalde gixajo hori edo Turturruko, adibidez, filme honi zeozer berezia ematen diote. Batez ere tipoak denak manipulatzeko dituen gaitasun hori.
 

 
Seriea: Lost (2004)
 
Hasieran ez zitzaidan batere gustatu (berez lehen denboraldia ez dut ikusi). Ez nion graziarik ikusten, baina burua galtzen hasi zirenetik eta JJ Abrahams bere flipadak handitzen joan den heinean seriak asko irabazi du. Tipo honek historia normalen testuinguruan zientzia-fikzio, fantasiazko edo sinesgaitzak diren istorioak kontatzeko duen gaitasuna ez da mundu honetakoa. Eta irla batean hegazkin istripu bat izan dutenen kontua beste gauza interesgarriago batean bilakatu da.
 

 
Diska: Carne de canción (La Cabra Mecánica, 2009)
 
Diskoa erosi berri dut, ez nuen espero inork oparitzea, La Cabragatik dudan zaletasuna ezaguna bada ere. Eta diska hau azken diska izango da, momentu nahiko berezia. 2CD hiru abesti berri eta bere betiko abestien bertsioekin eta DVD bat. Edizio berezia. Agur esateko modu bikain bat. “Gutxi da daukadana baina dena ematen dizut”.
 

 
http://www.goear.com/listen/2bba693/todo-a-cien-la-cabra-mecanica
 

Utzi erantzuna