Daiquiri Blues (Quique González, 2009)
Asteartean kaleratu zen eta ordutik entzuten dudan gauza bakarra da. Bai musika jartzen dudanean bai buruan ditudan doinuak.
Kriston diska da. Borobila, aberatsa, buruan sartu eta irtetzen ez dena. Onartu behar dut lehen entzualdian ez nintzela konturatu hain disko ona zenik. Nire akatsa izan zen ordenagailuan jartzeagatik, behin kaskoekin entzun nuenean benetan den maisu-lana aurkitu nuen.
Ez dago abesti txarrik. Beti gutxiago gustatzen zaizkidan edo txarrak iruditzen zaizkidan abestiak daude. Diska honetan ez. Ez dut abesti eskasik aurkitu. Atzean duen lan ikaragarriaren (DVDarekin flipatu dut diska nola egin den ikusten) ondorio da. Musikari bikainak, produktore itzela eta abesti ederrak.
Daiquiri Blues, Cuando estés en vena, La luna debajo del brazo (orain dela bi urte ihes egin zion abestia), Su día libre eta Restos de Stock-egaz gelditzen naiz. Momentuz.