27 urte ostean gauzak (nahiko) ongi joan zaizkidala aitortu behar dut. Ez naiz kexatzen. Nahi nuen bizitza daukat. Nahi dudan bezala bizi naiz.
Hona heldu arte egin beharreko lanak eta sakrifizioak hor daudela egia da. Beno, ez dut esan erreza izan denik, nik aukeratutakoa baizik. Hainbat gauza ez egiteaz edo beste modu batera egin ahal izan nituelaz pena daukadala? Ba bai, baina ez asko. Azken finean lortutakoak zoriontsu egiten nau, momentu honetan zoriontsua naiz. Ez dakidanez ez egindako edo beste modu batera egindakoek ze emaitza eman zezaketen, ezagutzen dudanarekin, eta aski pozik nagoenarekin gelditzen naiz. Gainontzekoa fikzioa da.
Portzierto, bai, gaur Edonola+Beste Orrialdean berrikuntzaren bat beharko luke. Prest dago, baina pixkat atzeratuko da: Edonora berria.