Pasaden astean huts egin ostean, aste honetan “O Brother, Where Art Thou?” filmea (Coen Anaiak, 2000) gomendatzera nator.
Eurak filmearen hasieran esaten duten bezala, Odisearen interpretazio libre bat da, 1930ko Mississipian gertatzen dena. Beraz, hiru protagonista ditugu gartzelatik ihesi altxor bat bilatzeko. Bidean denetarik gertatzen zaie eta beste istorio batzuekin gurutzatzen dira: gobernadore hauteskunde kanpaina, KKK, biblia saltzaile bat, banku lapurra, lamiak,… eta, batez ere, musika. Gako bilakatzen da musika eta filme osoan zehar dagoen musika bikaina da, beno, 1930ko EEBBko folk musika gustoko baduzu, noski.
http://www.goear.com/listen/c61b45c/man-of-constant-sorrow-soggy-bottom-boys