Kafepintxo

Ostiral kulturalak (VIII)

Aste honetan telebista serie bat gomendatzera noa, Fringe.
 
Expediente X ikusten hazi garenontzat eginda dagoela iruditzen zait. Erreferentzia ugari daude serie horri, JJ Abrams-ek (Lost-eko sortzailea) ematen dion ikutuarekin. Onartu beharra daukat oso bisuala dala, batzuetan gehiegi. Hala ere, historioa interesgarria suertatzen zait, bai kapitulu bakoitzean gertatzen dena bai seriean zehar dagoena.
 
Bishop doktorearen papera sekulakoa da, dena drogekin (aluzinogeno, THC, LSD,…) lotzen eta konpontzen du. Eta kriston komentarioak botatzen ditu.
 

Utzi erantzuna