Eguneroko maitea,
Ez dakit zenbat iraungo duzun. Izenburuak esaten duen bezala deskalabru bat naiz eta gauza hauek mantentzeko dudan jarraipen gaitasuna oso murriztua daukat. Batzutan gehiago irauten dute, beste batzuetan bukaera duin bat ematen diet, gehienetan ahaztuta gelditzen dira.
Hala ere zure lehen lerroak dira. Hasieratik ez zaitut hilko, hainbatetan idaztea espero baitut. Gaurkoan nahien planteamendua egin nezake, baina hori hurrengokorako utziko dut. Horrela idazteko aitzakia izango dut. Ez. Lehen aldi honetan zugaz konpromezu batera heldu nahi dut. Zenbatero idatzi. Agian domekak egun onak dira. Ez dut ajerik, azkenaldian (eta denbora luzean) larunbatetan (ez gainontzeko egunetan) parrandarik botatzen ez dudalako. Bai, domeketan ziur orduan. Eta zeozer berezia kontatu behar badizut, berehala telegrama moduan. Ados orduan?
Hurrengo lerroak idatzi arte.