Eguneroko maitea,
Egia esan, astea nola joan den kontatzeko zara baina nire asteak berdinak eta interesbakoak dira. Gainera, nik ez dut gustoko nire gauzak kontatzea. Egia esan, hau gutxik edo inork irakurtzen duenez eta idazten ditudanak nahiko neutroak direnez ez dauka bestelako garrantzirik. Gainera, sare sozialetan (flog, tuenti,..) gauzak esaten joan naiz, beraz, jakinmina zuenak jakin badaki. Egia esan, denbora batetik hona, ostiralean berriro ere, facebook bat egiteko presionatzen dabiltza baina ez dakit zertarako nahi dudan. Gainera, nire argazkiak jartzea ez dut gustuoko, nire buruari nahiko nazka ematen diodalako, horrenbeste jende eder artean edo kriston argazki artean nahiko penagarri ikusten naiz. Egia esan, aste hau besteak bezalakoak izan da: arazoak etorri, lan asko egin arazoak konpontzeko eta dena prest epemugak baino lehenago. Gainera, beti bezala, jasotzen dudana baino gehiago ematen dut. Egia esan, zorionez, egon badago nitaz arduratzen dena eta bihotzez eskertzen diot. Gainera, nire joan etorriei adi egoteko prest dago beti, mundu honetan eskertzeko den zeozer. Egia esan, aste honetako gauzarik deigarriena atzo operara joan nintzela da. Gainera, lehen aldia zen eta nire iritzia mantentzen dot: gorgorito gehiegi daude. Egia esan, ez daukat besterik kontatzeko. Gainera, gaurkoa, domeka lanpetua izango da.
Hurrengo lerroak idatzi arte.