Eguneroko maitea,
Beno, beste aste bat joan zaigu. Beste aste berdin bat, bere gauza on eta txarrekin.
Egia da aste honetan gauza on gehiago gertatu direla. Azkenean bizkarrean nuen bultotxotik alta eman didate. Bakarrik pusa zen, baina tontakeriarekin bi aste t’erdi eman ditut. Bai, kaka garbitzeak lan nahiko ematen ditu. Bebai, bidaitxo bat egin nuen A8 maitagarria zeharkatuz, hain zuzena den autobide hori. Ez dakit bidaiak bere helburua bete zuen baina, tira, intentzioa hor dago.
Gainera Athletic-ek fazistaz inguratuta irabazi zuen. Zelako ostia txarra jarri zitzaidan gorpuan zabor guzti hori ikustean eta nola dastatu nuen hirugarren gola.
Ta bestrik ez. Lan kontuak lanean gelditzen dira eta barneko kontuan barnean.
Hurrengo lerroak idatzi arte.