Kafepintxo

Ostiral kulturalak (XI)

Aste honetan opera bat gomendatuko dut, Rigoletto.
 

 
Opera beti elitista iruditu zait. Orain dela gutxi arte ez nintzen joan eta, aukera izan nuenez, eta ezagumendutik kritika egiteko, joan nintzen. Egia da bigarren mailako muntaia zela, herrietako antzerkietan egiten direnak. Duinak baina ez bikainak.
 
Operaz iritzi berbera mantentzen dut: oihu gehiegi, denbora hil gehiegi eta gainbaloratua. Hala ere ikusi daiteke. Pixkat luzea baina eramangarria egin daiteke, batez ere gaintituluen bidez itzultzen dutelako. Rigoletton ariarik famatuena “La Donna e mobile” da eta gainontzekoa nahiko kulebroia da. Hori bai, bukaeran gutxiegi hiltzen dira.
 

Utzi erantzuna