Kafepintxo

Deskalabru hankadun baten egunerokoa

Eguneroko maitea,
 
Aste hau pixkat berezia izan da. Zubia egon denez beste gauza batzuk egiteko aukera izan dut. Adibidez, Durangoko azokara urbildu nintzen hamabost bat urte (edo gehiago) ostean. Landako gunea oso handia da, ez dakit zenbat stand egongo ziren baina dena oso handia zirudien. Gainera, azken eguna izateko giroa zegoen. Agian euskara delako batzen gaituena. Honek gaur Bertsolari txapelketa dagoela gogorazten dit.
 
Honetaz gain, gutxi kontatzeko. Ez dakit gauzak joan doazen baina, tira, dagoena dago. Besto kontu batzuetaz aritu nintzeteke, baina hori hain lanpetua ez nagoenerako utziko dut. Hobe esanda, laster ditugun Gabonetarako berezietan.
 
Hurrengo lerroak idatzi arte.
 

Utzi erantzuna