Eguneroko maitea,
Gabonak joan zaizkigu, eta aurten webgunean nahi bezala ez ditut ospatu. Nire akatsa izan da. Ideiak izan banituen baina, tira, denbora edo gogorik ez aurrera eramateko. Ez egiteagatik ez nuen urteroko inuxente eguneko txantxa egin. Behintzat Erredakzioak berea idatzi zuen eta Lopitoak eta Topegas martxan daude.
Webgunean gertatutakoa benetako bizitzaren isla izan daiteke. Eztakit. Primeran pasa dot eta ospatu dena ospatu dot. Baina zeozer falta zitzaidan. Ez daukat argi zer baina ez nengoen topera. Agian nekea, agian beste zeozer.
Bestalde, aste hau aurrekoak bezalakoa izan da. Beno, kenduta lehen opor egunak eduki dutudala urte baten ostean. Horrenbeste eman hain gutxi jasotzeko. Ta normaltasunera itzultzea. Oso normala ez bada ere.
Hurrengo lerroak idatzi arte.